Zer da ESNETIK?
ESNETIK KOOP. ELK. esnekiak ekoizteko eta kontsumitzeko irabazi asmorik gabeko kooperatiba mistoa da. 2012ko Apiriliean martxan jarri zen EHNE Bizkaia sindikatuaren babesarekin eta bere jarduera Orozkon kokatutako gaztandegiaren inguruan egiten bada ere, kooperatiba esnez hornitzen duten artzaiak Aiaraldea eta Durangaldetik datoz.

ESNETIKen esanahia, esneki eta etika hitzak jarduera berdinaren barruan elkartzen ditu, agerian utzirik zein den bere funtzionamendua bultzatzen duen printzipioa.

Kooperatibak egiten duen lana, nahiko sinplea da berez. Bazkide diren baserriei esnea erosi, gaztandegi lokal batean esneki ezberdinak ekoiztu eta elikagaiak saltzen ditu kontsumitzaile eta denda txikien artean batez ere.

ESNETIK elikagai osasuntsuak, akzesibleak eta kalitatezkoak eskaini nahi ditu, naturarekiko errespetua mantedu eta baserrien lana duinduz nekazal ohiturak eta landa kultura bultzatzen dituen bitartean. Beraz, elikadura burujabetzaren norabidean aurreratzen laguntzen duen tresna baten aurrean gaude. Ez da bakarrik nekazarien borroka, baizik eta denok gure gain hartu behar dugun aldarrikapena; soilik inplikazio zabalago batekin izango da posible oraingo egoerari buelta ematea.

Gure funtzionamendua

ESNETIK kooperatiban, gardentasun konpromezuarekin bat egiten dugu. Egitura horizontal baten baitan, urtean behin biltzen den Asanbladak azken erabakiak hartzen ditu eta gobernu Batzordeak bitarteko tresna giza funtzionatzen du. Kooperatiba mistoek, kontsumitzaileak eta ekoizleak biltzen dituzte, eta gurean, erabakiak kide mota ezberdinen artean hartzen dira: ekoizleak, kontsumitzaileak eta kolaboratzaileak.

ESNETIK aurkezten da ohiko ekoizpen eta banaketa sistemaren alternatiba giza; agroindustriak aldentzen ditu nekazalguneak azken kontsumitzaileengan, eta modelo horri modu globalean erantzuteko, bazkideen erantzunkizun partekatuan oinarritzen gara. Bide ezberdinen bitartez kideok egiten dugu gure ekarpena proiektuan:

-Ekoizleak: Artaldeak kopuru batera mugatua eta ekoizpen tradizionalean oinarrituta, kalitatezko esnea hornitzeko eta transgeniko gabeko pentsua abereak elikatzeko konpromezua hartzen dute. Gainera, adostutako berregituratzen prozesu batean parte hartzen dute modelo agroekologiko batera zuzentzeko.
-Kontsumitzaileak: Kontsumo arduratsuaren bidean aldian-aldiko eskarien bitartez esnekiaz hornitzen dira eta adostuako lekuetan saskiak hartzen dituzte.
-Elkarte eta kolektibo kolaboratzaileak: Sozialak edo profesional taldeek osatzen dute modu desinteresatuan proiektuarekin bat egiten dute, kooperatibari babes soziala eta laguntza teknikoa emateko, adibidez, besteen artean, Orozkoko Udala, Bizilur edo Urkiola elkartea, Alternatiba eta Emaús Gizarte Fundazioa.

Azkenik, gaztaidegian produktu gehigarririk ez jartzeko konpromezua hartzen da eta kalitatezko eta osasuntsuak diren elikagaiak ematea konpromezua hartzen dute, gainera, berreskuratua ahal diren ontziak ere erabiltzen dira.

Laburbilduz, agente ezberdinak batzen dituen proiektua da ESNETIK, egungo egoerari erantzuna emateko

Bideoak

  • ESNETIK ezagutzen



  • ESNETIK eraikitzearen poza (2013ko Urriko ez-ohiko Asanblada)



  • ESNETIK - Unesco etxea



  • SORTAZ ESNETIK SORTUZ kanpainaren promozio bideoa



  • EiTBk egindako erreportaia

Argazkiak

 


Erabilera Data politika